XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ERABAKIA, Hezkuntzaren Egitasmogintza eta Administraziorako Sailordetzaren 1988.eko Apirilaren 21ekoa; 1957.eko Urriaren 18ko Dekretuaren 2 artikuluan aurrikusitako egoeraren batek hartzen dituen O.H.O.-ko irakasleei lanpostu-gordeketa ematezko Sailordetza berorren Urtarrilaren 12ko Erabakia gehitzeari buruzkoa.

Urtarrilaren 12ko aipatu Erabakiak, beraiek eskatu dituzten herrietan destinoa lortzeko eskubidea aitortzen zaien pertsonen zerrenda jasotzen du; hala ere, herri horretan behin-betirako lanpostu-hutsik ez dagoenez, ezin zaie lanpostu-gordeketarik eskuratu.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren 1988.eko Martxoaren 21eko Aginduz (Apirilaren 21eko EHAO) Lehiaketan bete beharreko lanpostu-hutsen zerrenda gehitu denez, derigorrezkoa da 1957.eko Dekretuko 2. artikuluaren arabera lanpostu-gordeketa hartzea dagozkienen zerrenda gehitzea.

Hori horrela, Sailordetza honek, zera ERABAKI DU: 1.- Barakaldoko San Vicenten c) apartaduko partaide izan eta Bizkaian gaztelerazko O.H.O.-ko irakaslea den Fabiola CUENCA GARCIA Andreari lanpostu-gordeketa ematea, behin-betirako jabetu dadin horretaz.

2.- Erabaki honen ondorioak, lanpostu-gordeketa ematen zuen Hezkuntzaren Egitasmogintza eta Administrazioarako Sailordetzaren 1988.eko Urtarrilaren 12ko Erabakiak ezartzen zituenak dira.

3.- Erabaki honen aurka administrazioarekiko liskarrauzi-bidezkoaren aurretiko birjarpen helegitea sar dezakete hori doakienek, Euskal Herriko Aldizkari Ofizialean argitaratutako biharamunean kontatzen hasi eta hilabeteko epearen barruan.

Gasteiz, 1988.eko Apirilak 21. Hezkuntzaren Egitasmogintza eta Administraziorako Sailburuordea, JUAN CARLOS GIRBAU GARCIA.